BASTIDA > KIROLAK eta AISIALDIAK

 paume La Bastide Clairence   pelote La Bastide Clairence 
     
 piscine La Bastide Clairence    tennis La Bastide Clairence

> Astotegia

Pierretou-eko astotegia Bastidako plazatik 7km-tan da gutti gora behera.
Hango jabeak, Frédéric Ducazeau jaunak, aktibitate ezberdinak proposatzen ditu, Pirinioetako astoaren inguruan (tokiko aspaldiko arraza) :
-ibilaldiak astoekin, bi orenetarik bi egunetara
 -asteme esnearekin eginiko xaboi eta produktu kosmetikoak, inguruko ofiziale xaboi egile batek eginak
- Etxalde pedagogikoaren ezagutza egitea (lamak, etab) eta asteme deiztea…
Harremanak : Asinerie de Pierretoun. M. Ducazeau Frédéric. Quartier Pessarou à La Bastide Clairence.
Tél. : (+33) 5 59 31 58 39
Web : www.anes-pays-basque.com/

> Ganaderia Darritchon    

Behi lasterkaldietako behi hazkuntza.
Bisita gidatua ostiral goiz guziz uztail eta agorrilan, 11:00tik 12:00 arte. Urririk. Zezen eta zaldi animazioak. Erreserbatuz.
Tel. : (+33) 5 59 70 23 49 edo (+33) 5 59 29 42 80 edo (+33) 6 89 67 81 55

> Kanoa

Kostaldetik 20 minutura, Stephanie-k proposatzen dizue sumatu gabeko natura baten ezagutzera joaitea. Kanoa barnean ibilaldi bat familian edo lagun artean 2 oren edo egun oso baten partekatzeko ingurumen lasai eta basa batean. Hatsa hartzeko bikaina!
Harremanak: Au canoë Basque – Stéphanie Iraundegui.
Infos/résas - Tél. : (+33) 6 24 39 86 57
Mail : This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it

> Ibilaldiak

Bastidatik abiatuz, 5 kilometroko 2 itzuli, bakotxarekin gure herriko paisaiak eta beste aberastasunak ezagutzen ahalko dituzue.
Ibilaldi hauek Errobi Aturri Ursuia izeneko tokiko ibilaldi maparen barne dira, jakinez hunek seinalaturiko 335 km bidexka dituela eta 39 ibilaldi proposamen, izan dadin oinez, zaldiz, edo mendiko bizikletaz.
Familia edo kirolariendako egokiak, ibilaldi hauekin gure lurraldeko aberastasunak ezagutuko dituzue, ondare eta natura mailan.
Topo gidaliburuak eta kartak turismo bulegoan eskuragarri dira.
Topo gidaliburuaren prezioa : 8 € mapa eskainirik.
Mapa soilaren prezioa : 1€.
Zaldunendako, zaldi ibilaldiak ere badira, Bastidatik abiatzen direnak edo Bastidara heltzen direnak. Zaldi ibilaldiendako mapa bat eskuragarri da turismo bulegoan 2 €-ko prezioan.

> Tenisa :

Bi tenis jokaleku, orenka, asteka edo hilabeteka alokatzen ahal direnak.
Xehetasunak eta prezioak turismo bulegoan.

> Trinketa

Oraindik erabilia den munduko eskupilota leku zaharrena da.
Astelehenetik larunbatera barne irekia, 14:00tik 18:00 arte (bisita, alokatzea, lehen irakaspenak).
Asteazken arratsaldeak Bastidako haurrendako bakarrik atxikiak dira, kitorik, heldu batekin baldin badira. Goizetan ez da alokatzen.
Prezioa : 10€ orena (prezio bakarra) + 2 € ttanttoa, oren bat argirentzat, beharrez.
Xehetasunak eta erreserbatzeak Gartxot elkartea deituz :
Tel. : (+33) 6 52 32 61 70