BASTIDA> INGURUETAN >HAZPARNEKO LURRALDEA

> Izturitze eta Otsozelaia

Monumentu Historikoetan sailkatuak, historiaurreko gune nagusi eta sinbolikoak dira harpeak.
"Pyrénées Historiques", "les chemins de l'art aurignacien en Europe" eta "International Show Caves Association" sareetako gune bazterrezinak, harpeak giza presentziaren lekukoak dira duela orain 80 000 urte.
Izturitzeko harpeek objektu andana bat gordetzen dute (45000 gauza zerrendatuak), aldiz Otsozelaiakoak naturaren goi obra batzu dira, haien milurteko konkrezioekin (estalaktitak eta estalagmitak).
Grottes d'Isturitz et d'Oxocelhaya
64240 Saint Martin d'Arberoue
Tél. : (+33) 5 59 29 64 72
>> www.grottes-isturitz.com

> Hazparne

Lehen "Haritzen herrria" deitua, Hazparnek ondare interesgarria du : Eliza, kaperak, Eihartzea etxea (Francis Jammes olerkariak bere bizia han bukatu zuen). Jateko eta edateko ona ere atxemanen dituzue (xingarra, garagardoa, etab.)

> Ipuin ibilaldiak, Arberoako ibarra

Marie-Luce eta Jean-Marc Herri kontalariek beren lurraldearendako duten maitasuna zuekin partekatuko dute. Usaiako bideetarik kanpo, haien herrixken ulertzeko eta euskal kulturaren ezagutzeko giltzak emanen dizkizuete.
Uztailan - agorrilan : Abiatzea ostegunero 18:00tan, Donamartiriko plazatikUrte osoan, erreserbatuz 8 pertsonatik goiti>> Tél. (+33) 6 61 06 90 28

> MP3 itzulia - Arberoa

Zure MP3 har ezazu eta elgarrekin, Arberoako erreka segi dezagun, Bastidatik Heletara, gure ibarreko aberastasunen ezagutzera joanez, adineko jendeek partekatzea maite duten historia haundia eta istorio ttipien bitartez.
Itzuliko herriak : Bastida, Aiherra, Izturitze, Donamartiri, Donoztiri, Heleta.
MP3 irakurgailuak Bastidako eta Hazparneko Lurraldeko turismo bulegoetan eta Heletako Herriko Etxean hartzen dira.

> Baigura (Heleta eta Luhusoren artean) Lekornen

Aisialdi guneak aktibitate andana bat proposatzen dizkizue
Trein ttipi bat, Baigurako kaskora heltzeko, (360°-ko panorama Pirinioetako kateari buruz)
Mendiko bizikleta
Aire- tranpolina
Lur orotako trotineta
Parapentea
Eskalada/canyoning
Oinezko ibilaldiak
Zaldi aktibitateak,...
Harremanak: (+33) 5 59 37 69 05 edo (+33) 6 84 78 65 09