BASTIDA > INGURUETAN >BIDAXUNEKO LURRALDEA

> Agaramonteko Dukeen gaztelua

Bastidatik 15 km-tan kokatua, Bidaxune aberatsa da historia eta ondare mailan. Herriko monumentu sinbolikoena Agaramonteko Dukeen gaztelua da, dudarik gabe.
Gaztelu hau izan da Agaramonteko jaunttoen egoitza nagusia. XIV. mendeaz geroz aipatua, eraikinak kalte anitz jasan ditu mendeetan zehar, harrapakeriak eta suteak bezala. Frantses iraultzaz geroz hondamendi itxura du. 2006 urteaz geroz, gunea Akitaniako gune nagusi gisa sailkatua da, Gixuneko gazteluaren gisan. Gaztelura joan daiteke bisita gidatuak segituz, Bidaxuneko Lurraldeko Turismo Bulegotik abiatuz.
Ekaina /Iraila : Ostiral, larunbat eta igande arratsaldetan 16:00tan.
Uztaila eta Agorrila : Egunero 15:00/16:30.
Iraupena : Oren bat>> Tél. (+33) 5 59 56 03 49
Xehetasunak eta izen emaiteak : Bidaxuneko lurraldeko Turismo Bulegoa
>> Tel/fax : (+33) 5 59 56 03 49
>> E-posta : This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
>> webgunea : www.tourisme-pays-de-bidache.com

> Elizak

Bidaxuneko Lurraldeko herri bakotxak bere eliza badu : Ez duda, jin ikustera !

> Amikuzeko oihana

Donapaleu eta Bidaxuneren artean kokatua, amikuzeko oihana, bere 655 hektarekin, oihan haundi bat da, ONF (Frantziako Oihanen Erakundea) egiturak kudeatzen duena. Hor, aurkikuntza bidexka bati esker kalmeaz eta aire garbiaz baliatzen ahalko zirezte, eta bertan diren zuhaitz mota andanari buruzko argitasunak eskainiak izanen zaizkizue.
Apatarena bidexka, 2 km-koa, ibiltzeko erretxa da. Aparkaleku bat eta piknika eremu bat eraikiak izan dira zuen aiseriarendako.

> Santiago de Compostellako bide inguruko ondarea

Erango eta Burgue -Erreiti herrien historia "Dorreen bidea" hartuz Santiago de Compostelara zihoazen beilarien pasaiak markatu ditu. Viellenave-sur-Bidouze herrria horrela garatu zen, beilariei babesa eta bizigaiak eskainiz. Iraganean berriz murgildu zaitez eta zure burua irudika ezazu Erdi-aroan, Biduze ibaia zeharkatzen zubi erromatarraren gainetik, zure pordoi eta maskorrarekin, Donejekue Nagusia kaperan geldituz, berriz Konpostelako bidea hartu aitzin.

> Kadiraren museoa Akamarren

Museoak bere ateak irekitzen ditu fabrikatze tailerren bisitaren osatzeko. Herriaren ofizialeen memoriari buruzko lana eta egiazko ehun bat tresna tradizionalen erakusketa.
Urte osoan irekia : 10:00/12:00 eta 14:00/18:00. Hetsia larunbat eta igandetan.
>> Tél. (+33) 5 59 56 05 12
>> Site Web : www.museedelachaise.fr

> Bourouilla harpeko aipamen zentroa, Erango

Goi Magdaleniarreko ( gutti gora behera – 13.000 urte JK aitzin) harpe hau 1986an aurkitua izan da. Tresna, arma, eta apaindura ezberdinak erakutsiak dira aipamen gelan (Herriko Etxea).
Aipamen zentroaren bisitak astelehenetik ostiralera, eskatuz, urte osoan.
>> http://arancou-site-archeo.pagesperso-orange.fr/
>> Tél. (+33) 5 59 38 42 65

> MP3 ondare itzulia

Herri barneko hiru ekialde-mendebalde bide nagusiak hartuz, ibilbideak eraikinez eraikin eramanen zaituzte, denak haien arkitektura mailako ezberdintasunarendako hautatuak izan direnak, eta adierazten duten gertakari historikoarengatik. Herriko biziari buruz eginak diren erreferentziak Bidaxuneko biztanleen oroitzapen eta lekukotasunetan oinarritzen dira. Eraikin bakotx hauen gainean, argibide plaka bat aurkituko duzue, izena, eraikuntza garaia eta marrazkiak dituenak. Kitorik den soinu euskarria Turismo Bulegoan.
>> Tél. (+33) 5 59 56 03 49

> Miremont muinoa Bardozen

Lehengo ur gaztelu hau bistaleku gisa berritua izan da eta interpretazio panelak ezarriak izan dira gainean. 360°-ko ikuspegi zabala eskaintzen du Euskal Herriko, Pirinioetako eta Landesetako ibar ttipiei buruz. Bisitariei sekulako panorama agertzen zaie. Josta leku bat eta piknika mahaiak libre dira urte osoan. Bakantzetako oroitzapen ahantzezinak familia osoarendako !
Bidez jiteko argibideak : Bardozen, D 253 hartu Gixune eta Samatzeri buruz, eta ezker, "Miremont" bide seinalea segitu.

> Biduzeko bidexka

Mareen erritmoan hatsa hartzen duen Biduze errekaren bazterrean, oinezko bidexka bat egokitua izan da, jostatzeko eta ikasteko, interpretazio bide seinaleekin. Landuak diren gaiak : Bizikleta-bidea, bartak edo zingirak, zikoinak, angulak, arraintza, Arroques-etako harrobia, espezie inbaditzaileak.
Bizikletaz jin daiteke.
>> Tel. (+33) 5 59 56 03 49 edo (+33) 5 59 56 28 57

> Itsasaldeko Aturriren ezagutzeko itzulia (bidezko itzulia)

Zazpi herri zeharkatzen dituen itzuli baten bidez, mendetan zehar lekuko bizia markatu duen ibai baten ezagutzera gomitatzen zaituztegu. Geldialdi bakotxean, interpretazio bide seinale bat aurkituko duzue, ibaiaren biziari lotuak diren gai ezberdinei buruz. Bide seinale bakotxak ondareari buruzko ibilaldi ttipiak proposatzen ditu. Itzuliko herriak : Lehuntze, Urketa, Ahurti, Samatze, Gixune, Bidaxune eta Akamarre.
>> Tél. (+33) 5 59 56 03 49