BASTIDA >HERRIA > ONDAREA

Bastidako herriaren erdian, Arkupeen plaza aurkituko duzue, nun lehen merkatu eta feriak iragaiten ziren, aldiz gaur egun eskulangileen tailerrak, saltegiak eta zerbitzuak aterbetzen dituzte.
Arkitektura mailan, bi etxe mota aurkitzen dira Bastidan, Euskal Herriko beste herri batzutan bezala :
-lapurtar estiloa, zurbeso ageriko etxeekin, gorriz edo berdez tindaturik direnak
- Nafartar estiloa, harriz inguraturik dituzten ate, leiho eta murru izkinekin.

> Bastidak

Bastidak, erdi aroko herri berriak, Frantziako hego mendebalde haundian garatu dira XIII. eta XIV. mendeetan, goi mailako pertsonaiek deliberaturik, jaunttoak , erlijionezko agintariak eta batzuetan erregeak bezala.
Garaiko merkataritza eta demografia mailako garapenak zeraman hirigintza mugimendutik sortu dira. Haien jatorrizko funtzioa populakuntzaren biltzea zen, hunen segurtatzeko eta lurralde baten baloratzeko.
Pirinio Atlantikoetako departamenduan, 14 bastidek "Bastides 64" sarea osatzen dute (Bastida Euskal Herriko bakarra da).

 

bastide

> Bastiden arkitektura

Bastidak bere hastapeneko arkitekturaren ezaugarri nagusiak atxikitzen lortu du : Errekatik abiatzen den karrika nagusi bat, zeharkako karrika haundi bat, plaza lauki bat, karrika ttipiak 10 "plaza" guziz, bastida batean instalatzen zen biztanle berri bakotxari emana zitzaion eraikitzeko lur partea.
"Plaza" bakoitzak azalera berdina zuen, hots 6 metroko zabalera aitzinaldean, eta hiru aldiz gehiago barnatasunean.
Jin berriak etxe bat eraiki behar zuen gainean, gibeleko aldean baratze ttipi batekin, "cazalot" deitua.
Etxeen artean arteka bat bada, "andronne" deitua, ur zikinak gibelera bideratzeko eta bestalde suteen hedatzeak saihesteko (etxeak zurez eta lastoz eginak ziren garaietan).

architecture

> Bastidako hilerri judua

Espainiako eta Portugaleko inkisiziotik ihes egin nahian, 70 edo 80 judu sefarada familia Bastidara instalatzera jin ziren.
Komunitateak bere sinagoga eta hilerria zuen, eta horren truke mediku eta botikari bat eskaini behar zituen.
62 hilobi kontatuak izan dira hilerri juduan. Hilarri zaharrena 1610 urtekoa liteke, azkena 1785ekoa. Gaur egun, hilerria Baionako Konsistorio Israelitarena da.

cimetiere

> Bastidako Andre Dena Maria eliza

1315an Iruñako apezpikuak kontsakratua, hastapenean eliza harrizko eraikin bakarra zen herrian.
Euskal Herrian ezaugarri bakarra : Kalostren inguruetan, aterpe azpian den hilerria, herriko lehen hilerria zena.
Hastapenean Bastidako familia guziendako erabilia, aberats izan edo pobre, gaur egun beti erabilia da, bakarrik hastapeneko familia hauen ondokoentzat.
Eraikinaren barnea euskal herriko eliza adibide ederra da, bere zurezko galeriekin, gizonendako bakarrik eginak zirenak. Bere solairua 72 laukiz apaindua da.
Nafarroako erresumako Estatu orokorren bilgunea izan zen 1789a arte, bai eta ere erlijio batzordeak.

eglise

> Agoten atea

Elizaren ezkerraldeko murruan kokatua, lehen galeriara igaiten den eskaleraren azpian da.
Agotak ezin ziren elizara ate nagusitik sartu, beste elizatiarrak bezala. Ate ttikitik sartu behar zuten, elizaren xoko ilunenera eta aldaretik urrunenera joaiteko. Ur benedikatua ontzi berezi batzuetan hartzen zuten (Bastidakoa sartzean ezker da, larrialdietako jalgibidetik hurbil), eta ogi benedikatua botatua zitzaien.

cagots labastide clairence

> Taoulé

Harrizko aulki hauen gainean jarririk, boneta egileek Bastidako etxe bakotxean iruna zen ilearekin bonetak josten zituzten, eta ondotik bonetak Foulon eiheran garbituak ziren.
Lanaren bukaeran, bonetak berriz aulki hauen gainean idorrarazten ziren.
Bastidako boneta famatua zen : Baionako marina hornitzen zuen eta Iruñako feriako salmahaietan aurkitzen zen.

taoule labastide clairence

> Trinketea / eskupilota lekua

Trinketea / eskupilota lekua Hapette familiarena zen 1899 urteaz geroz. 2008an Bastidako herriak erosi zuen. Ernaietako zuretan ikerketak eginak izan dira eta horri esker lekua 1512koa zela jakin da, beraz hau da oraindik erabilia den eskupilota leku zaharrena. Frantziak oraindik erabiliak diren bakarrik 5 eskupilota leku ditu, Bastidakoa barne.

trinquet labastide clairence

> Pont de Port auzoa (Portuko zubia)

Bastidako herria orain den tokian ezarria izan da 1312an, Aran errekaz baliatzeko, eta horri esker Bastida anitz aberastu zen, Baionako merkataritza bidea eta handik itsasoari irekitzea erretxago baitzen.
Ibaiaren eta merkataritzaren inguruko iragan hau oroitarazteko, Pont de Port gunea (herriko igerilekuaren ondoan) antolatua izan da, "couralin" izeneko itsasontzi batekin (zola zabala duena), eta historia eta turismo mailako argitasunak emaiten dituzten panelekin.
Bidearen bestaldean den aurkikuntza bidexka batek bioaniztasuna esplikatzen du, erreka bazterretan ezarriak diren argitasun panelei esker.

port labastide clairence