BASTIDA > HERRIA > HISTORIA

Gipuzkoako kostaldetik haizatua izan ondotik XIII. mende hastapenean, Nafarroa itsasorako bide baten atxemaiten entseatzen da, ezinbestekoa baita erresumaren garapen ekonomikoarendako.
Aturritik iragateko eskubide bat emana zaio 1250 an.
Aran baita Aturritik hurbilena den ibaiadarra, ondorioz hunen bazterretan herri berri bat eraikia izanen da, Bastida de Clarentza izenekoa. 1312an sortu da, Nafarroako Luis I.aren nahiz, ondotik Frantziako errege bilakatuko dena, Luis X. izenarekin.
Lehen "koloniarren" % 30 euskaldunak ziren, %70 kaskoinak, ondorioz horrek du Bastida Xarnegu lurralde egiten (odol nahasia).
XVII. mende hastapenean, Espainiatik eta Portugaletik jinak diren judu sefaradez osatutako kolonia israelita haundi bat (70 eta 80 familia artean) Bastidan instalatzen da, eta autonomia nahiko haundia ukanen dute. Herrian egonen dira mende bat inguru. Haien presentziaren lekuko bakarra, hilerria, Baionako Konsistorio Israelitarena dena.
Bere eskulangile iraganarekin berriz bat eginez, gaur egun Bastidak hamabost bat arte eskulangile tailer ditu. Arkua elkarteak, herriko zenbait biltzen dituenak, urtero Euskal Herriko eltzegileen merkatua antolatzen du.
Hogeita hamar bat etxaldek ere, zenbait bisitariei irekiak direnak, tokiko ekoizleen sarea osatzen dute. Uztail eta agorrilean, ekoizle hauetarik batzu baserriko merkatuan dira, ostiral arrats guziz, 19:00tik 22:00 arte, Arkupeko plazan. Lagun arteko eta pesta giroan iragaiten den mementoa, ezin huts egina...

 

histoire