BASTIDA >ESKUALDEKO EKOIZPENAK

Herriaren inguruko gailurretan kokaturik, oraindik bizi diren etxalde anitz badira Bastidan.
Hauetarik zenbaitek errezibituko zaituztete kabalen eta herriko ekoizpen ezberdinen ezagutarazteko.
Gaitzeko apairu ederra egiteko mentura!
Bideak eta bidexkak har itzazue etxaldez etxalde...

> Baserriko merkatuak

Uztaileko eta gorrileko ostiral guziz, 19:00tik 22:00 arte, Arkuen plazan.
Zuendako, baserriko merkatu hauek Bastidako ekoizleekin mintzatzeko aukerak izanen dira, haien mozkinen eta lanaren ezagutzeko ere, giro goxoan.
Proposatuak diren produktuak etxaldeetatik jiten dira zuzenean, ez da berriz saltzerik, eta hau da produktuen kalitatearen berme bat.

 

agriculture la bastide clairence     fromages la bastide clairence

marche la bastide clairence     panier la bastide clairence

> Bastidako ekoizleak

>> SCEA IHARTZEKO BORDA

Thérèse Urruty
Patrick Roucoules
64 240 La Bastide Clairence
Tél. : (+33) 5.59.29.46.55
Mail : This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
Desagertzen ari ziren sagar mota zaharrak salbatu behar ziren, Anisa, Mamula, Peatxa, etab, bezala. Sagartzea elkartearekin, sagardi biologiko bat landatu dugu, eta sagar jus ezin hobea ekoizten dugu, gustu paregabea duena. Eztigar kooperatibako kide izanki, sagardo tradizionala ekoizten dugu, gordina eta fruitu gustua duena, eta aldi berean izaera pindartsua duena. Bastidara jin ezagutzera eta gozatzera.

>> GAEC ARTZAINAK

Ferme Le Chateau
64 240 La Bastide Clairence
Tél. : (+33) 5.59.29.12.83
Web : www.routedufromage-ossauiraty.fr/etape-7-gaec-artzainak-64240-la-bastide-clairence
Ausartu Pessarou arte jitera, Bastidatik 9km-tan diren gailurretara. Le Chateau (Gaztelua) etxaldean, Ossau-Iraty sormarka duen ardi gasna ezagutuko duzue, aldi berean Idoki kalitatezko xarta duena. Larrunetik Midi d'Ossau arte joaiten den Pirinioetako mendikatearen parean, Manex buru gorrien tropa ikusten ahalko duzue. GAECeko kide batek errezibituko zaituzte 10:00tik 12:00 arte eta 15:00tik 19:00 arte eta asteartetan estmatuko dituzue bisita gidatua eta artzainaren azalpenak. AOC Iraty eta Idoki egurrezko bide seinaleak segi itzazue laborari etxearen korralea arte. Lekuaren ikustea balio du eta xarmatuko zaituzte ...

> FRACHOU familia

Maison Bethanoun
64 240 La Bastide Clairence
Tél. : (+33) 5.59.70.11.36 / (+33) 6.12.40.72.00
Contact : Serge Frachou Web : www.lafermebethanoun.com
Mail : This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
Frachou familiak bere burua aurkezten du : "Bada belaunaldi anitz gure familia Bastidan finkatua dela. "Blonde d'Aquitaine" arrazako haragiko behiak hazten ditugu, ardi esnadun hazkuntza batekin batera, hau ere hemengo arraza dena (manex buru gorria). Ekoizpen hauen juntatzea ohikoa da Euskal Herrian. Horri esker ditugu gure inguruko paisaia miresgarriak hain ongi artatzen. Eskualdeko produktuak proposatzen dizkizuegu, produktu freskoak eta errezeta tradizionaletan oinarritutako produktu sukaldatuak. Alabainan, Euskal Herrian eginen duzuen egonaldiaren kari, zuen saskia barbakoan pasatzeko prest diren idiki puskekin betetzen ahalko duzue. Famatua den axoa ere aurkituko duzue, Ezpeletako biper gustua duen idiki eta ahatxekiarekin egina. Azkenik, etxeko jaki berezia ezagutuko duzue : Idiki saltxitxoi eta lunkinka idorra!!! Gure etxaldearen bisitatzeko aukera eskaintzen dizuegu. Horretarako, ez ahantz dei bat pasatzea jin aitzin. Horrela segur zirezte ez duzuela atea hetsirik aurkituko, edo "lasterka" ari giren memento batean heltzea.

> Annie eta Sauveur ARIBIT

Ferme l'Espagno
64 240 La Bastide Clairence
Tél : (+33) 5.59.29.46.66
Mail : This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
Familiaren etxaldean instalaturik, gure behi esnadunetaz eta gure ahate hazkuntzaz arduratzen gira. Neguan, guk hazitako ahateak galkatzen eta eraldatzen ditugu. Ahate hauek 15 aste dituztelarik galkatuak dira, ohiko moldean, arto osoarekin. Gure ekoizpen osoa jendeei saltzeko egina da :
- azarotik martxoa arte : Produktu freskoak, bezeroek berek eraldatzen dituztenak.
Urte guzian : Etxeko urineko ahate kontserbak eta gibel gizen osoa.
Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartean parte hartzen dugu eta Idoki kalitate xartan engaiatuak gira, baserriko kalitatezko produktuak sustatzen dituenak. Errezebitzen zaituztegu gure baserriko produktuak etxaldean saltzeko. Etxaldea bisitatzen ahalko duzue, ttipi eta haundiei plazer egiteko. Edozein xehetasun edo eskaera egiteko, ez duda gurekin harremanetan sartzea : Plazerrekin arrapostu emanen diogu.

> MM. CANDELE & DETCHEGARAY

Maison Cailleba
64240 La Bastide Clairence
Tél. : (+33) 5.59.29.68.33 / (+33) 6.67.74.26.78
Mail : This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
Etxeko mozkinen ekoizpena, eraldatzea eta hautaketa

> SYLVAIN AIME

Borde Istile
Quartier Egiptoa
64240 La Bastide Clairence
Tél. : (+33) 6.20.22.76.34
Web : www.istile.fr
Kobrezko bertz batean du artzain gazteak esne gordineko gasna ezin hobea egiten, bere Manex buru gorriak deitzirik. Dastatzean ohartuko zirezte ez dela bortxaz urteak beha egon behar gauzak ongi egiteko. Galdegiozue ere kanpoan hazten dituen euskal xerrien erakustea, haurrek izigarri maite dituzte !

> FREDERIC DUCAZEAU

Asinerie de Pierretoun
64 240 La Bastide Clairence
Tél. : (+33) 5.59.31.58.39
Web : http://www.anes-pays-basque.com/
Pierretou-eko astotegia Bastidako plazatik 7km-tan da gutti gora behera. Hango jabeak, Frédéric Ducazeau jaunak, aktibitate ezberdinak proposatzen ditu, Pirinioetako astoaren inguruan (tokiko aspaldiko arraza) :
-ibilaldiak astoekin, bi orenetarik bi egunetara- -asteme esnearekin eginiko xaboi eta produktu kosmetikoak, inguruko ofiziale xaboi egile batek eginak- Etxalde pedagogikoaren ezagutza egitea (lamak, etab) eta asteme deiztea ...

> SOPHIE HUBER

Ferme Garatin
64240 La Bastide Clairence 
Tél. : (+33) 5.59.31.61.49 
Ahuntz gasna

> VINCENT HARISMENDY

Ferme Bignasse 
64240 La Bastide Clairence 
Tél. : (+33) 6.29.63.41.99
Biper eztia

> RENE ELISSALDE

Ferme Lirette
64240 La Bastide Clairence 
Tél. : (+33) 5.59.29.15.78
Gasnak

> CHRISTOPHE ELICEIRY

Ferme Joinillon 
64240 La Bastide Clairence 
Tél. : (+33) 5.59.70.13.57
Barazkiak eta behi haragia

> BASTIDARRA - Laiterie artisanale du Pays Basque

Bastidarra - ZA Etchecolu
64 520 Bardos 
Tél. : (+33) 5.59.03.23.70 
Web : www.bastidarra.fr
Euskal Herrikoak eta eskuz eginak diren jogurtak ekoizten ditugu, behi edo ardi esnearekin, Ibaski et Ekia izenekin salduak direnak.